Eduardo Galeanori omenaldia egingo diote Hazian

Bihar, 20:30etik aurrera, hainbat ekitaldi izango dira elkartean: poesia, bideoklip emanaldia, malabareak...

Joan den urteko apirilaren 13an hil zen Eduardo Galeano idazle uruguaitarra, eta haren heriotzaren urteurrenean, omenaldi bat egingo diote Hazian. Hala, bihar, 20:30etik aurrera, hainbat ekitaldi izango dira elkartean: poesia, bideoklip emanaldia, malabareak… Paddy Hamiltonen biolin jotzaileak; Noa (Marian), Alberto Couto eta Karmele Martin olerki irakurleek; Armiarma Companyko malabaristek parte hartuko dute. Horrez gain, Jeremiah Alcalderen Dulce Compañia bideoklipa estreinatuko dute baita Felix Martinen bideolana ere. Pintxo aukera ere izango dela aurreratu dute Haziatik.
Eduardo Galeano

Eduardo Galeano

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.