Asteazkenean ezingo da San Nikolas zubi azpitik irten

Zubiaren egitura aztertu behar dute eta autoei azpitik pasatzea galeraziko zaie norabide batean.

San Nikolas zubia obra

1998an eraiki zuten San Nikolas zubia

San Nikolas zubiaren egituran egin behar dituzten azterketa tekniko batzuk direla-eta, errail bat itxiko dute eta ibilgailuek ezingo dute bihar, asteazkena, egun osoz Harresilandako irteera erabili. Donostia kalea edo Jaizkibel etorbidea erabili beharko da. Hortaz, saihesbide aldera joan nahi dutenek, Jaizkibel etorbidetik egin dezakete, bukaeraraino joanez edo Saindua kaletik jaitsiz. 1998 urtean eraiki zuten San Nikolas zubia, zezen plazatik Alde Zaharrera San Nikolas kanpoko atetik sartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.