Aiako Harria, Blaganen hurrengo helburua

Hondarribiko euskara elkarteak irteera antolatu du iganderako.

Aiako harria Blagan

Aiako Harria

Jaizkibel itsaslabarra hiru etapatan burutu eta gero, hurrengo irteera hilaren 17rako antolatu du Hondarribiko Blagan euskaltzaleen elkarteak. Eskualdea ezagutzen jarraituko dute baina oraingoan itsasotik aldenduko dira eta Aiako Harria aukeratu dute horretarako. Aiako Harriko tontorren bira egingo dute, tontorrak zapaldu gabe. Horretarako 09:00etan abiatuko dira Ingelesaren gaztelua pasata dagoen Elurretxeko aparkalekutik. “Elurretxetik Aritxulegira joango gara eta gero kanaletik itzuli osoa eman eta berriro Elurretxera iritsi”, azaldu dute. Lau ordu eskaseko irteera izango da, zailtasun ertainekoa, 10,9 kilometrokoa eta 550 metroko desnibelekoa.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.