Maiatzaren 2ra arte egin daiteke Irungo jaietan txosna jartzeko eskaera
Txosna jarri nahi duten eragileekin horien zozketa egingo dute maiatzaren 11n. Sei txosna esleituko ditu udalak.
- Irunen izan behar dute egoitza soziala.
- Kultur, gizarte, aisia edo kirol esparrukoak izan behar dute elkarte edo eragileek.
- Elkarte edo eragile horiek Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda egon behar dira.
- Irungo Lanbide Heziketako eta institutuetako, nahiz helduen eskolako ikasleek ere egin ditzakete eskaerak.