Gipuzkoan kinielak beste bi asmatzaile izan ditu. Irungoa Enara gozotegian zigilatu zuten.

Kiniela baten txartela, artxiboko irudian
Kinielaren hamabostekoa asmatuta (hamalau emaitzak, eta osagarria), irundar batek 60.444 euro irabazi ditu. Zehatzago: Irungo Enara gozotegian zigilatu zen txartel batek kopuru hori jaso du. Kinielaren egileak 12 euro ordaindu zituen txartela zigilatzeko, 16 apustukoa izan zen.
Gipuzkoan, beste bi txartelek asmatu dute hamabostekoa, bat Donostian zigilatua, bestea Lasarte-Orian. Hortaz, baliteke Realaren emaitzan —Bartzelonari 1-0 irabazi zion larunbatean— fedea izateagatik lortu izana saria.
Espainiako Estatuan, orotara, hamabost txartelarentzat izan da kinielaren sari potoloa. Denek ala denek irundarraren diru kopuru berbera jaso dute.