[Galeria] Bi belaunaldi olinpiko elkartu ditu paella probak

Gazteen gonbita jasota, garai bateko zortzi talde beteranok parte hartu dute olinpiadetako paella proban.

Olinpiadak paella

Ur karusa eta Ur karruxa, elkarrekin

Historikoa izan zen larunbat arratsean Arrantzale Auzoan egin zen paella lehiaketa. Garai berriko III. Hondarribiko Herri Olinpiadetako partaideek keinu polita izan zuten garai batean neguko olinpiadak antolatzen zituztenekin, eta beraiekin paella lehiaketan parte hartzeko gonbita egin zieten. Amua bota, baita harrapatu ere. El ekipo lokal, Galbana juak, Kakinak, R.I.A. (Republika Independiente Amute), Sorginak, Ur karusa, Limako eta hainbat taldetako kidez osaturiko beste talde batek sukaldatu zuten egungo talde olinpikoekin batera, batzuek hogei urtez armairuan gordeta edukitako elastikoa soinean zutela.
Talderen bat galerian ageriko ez balitz, argazki bat mailez bidaltzea eskertuko genuke, galeriara gehitzeko aukera izan dezagun.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.