Bidasoa taldearen bigarren Euskal Kopa jarraian izan da. Partida orekatua izan zen, baina azkenean, 20-25 irundarren alde.
Bidasoa-Iruneko jokalariak, zaleekin ospatzen kopa. Argazkia: CD Bidasoa
Euskal Kopa irabazi zuen atzo bigarrenez jarraian Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak, finalean Amenabar Zarautzi 20-25 irabazita Orioko Karela kiroldegian.
Lehiatua izan zen finala, hasieran zarauztarrak jarri zirelako aurretik markagailuan.Lehen zatian horri bira eman zioten irundarrek, eta bigarren zatiaren hasieran markagailua parekatua joan zen arren, azkenean aldea lortu eta kopa Irunera bost goleko aldearekin.
Bidasoarren artetik golegile nagusienak Azkue (7 gol), Villar (5) eta Davodovic (3) izan ziren.
Zale irundarrak ez ziren falta izan Orion. Partida osoan zehar animoak eman zizkieten jokalariei, eta behin kopa irabazita, jokalariekin batera ospatu zuten garaipena.