Balkoiak apaintzen ikasiko dute Endanean

Udaberria iristearekin batera, hainbat ikastaro egiten ari dira larunbatetan Endanea lore saltokian.

Larunbatean balkoiak diseinatzen jakiteko ikastaroa egingo dute Hondarribiko Jaitzubia auzoko Endanea Garden lore saltokian. Udaberria iristearekin batera, hainbat ikastaro egiten ari dira larunbatetan Endanean, eta hilaren 16an balkoiak apaintzen ikasiko dute. Egungo tendentziak zeintzuk diren, nola diseinatu, zein landare eta lore erabili… horrelako gaiak landuko dituzte.
Iñigo Segurola

Iñigo Segurola

Iñigo Segurola paisaia arkitektuak emango du ikastaroa eta 25 euroko prezioa du. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, eta bi modu daude egiteko: 943 64 17 10 telefono zenbakira dietuz, edo posta elektronikoz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.