Irundarrrek Internet bidezko bozketa bidez erabaki dute zein talde izango diren kontzertu nagusietako teloneroak. Bertakoak dira musika talde horiek
Kulto Kultibo musika taldea
Irundarrek Internet bidezko bozketaz hala erabakita, Kulto Kultibo, Sangre de Mono eta Bad Sound System musika talde irundarrak izango dira
San Pedro eta San Martzial jaietako talde handien telonero.
Talde nagusiekin bezala, horien ondoan jotzeko bertako taldeen bozketa egin zuen udalak, eta horregatik hautatu dituzte jaietarako: 200 proposamenen artean, 1.167 boto jaso, eta horietatik 134 jaso zituen Sangre de Monok, 106 Kulto Kultibok, eta 102 Bad Sound Systemek.
Datozen egunetan jakinaraziko du udalak, Juncal Eizagirre Kultura ordezkariak jakinarazi duenez, telonero horiek zein talde nagusirekin joko duten.