Abendura arteko programazioa badu Cinema Paradiso zineklubak. Irun izango dute ardatz ordura arte emango dituzten sei lanek.
Vinyland lanaren protagonistetako batzuk. Abenduaren 9an emango dute. Argazkia: J.A. Areta Goñi (Juxe).
Cinema Paradiso zinekluba irundarragoa izango da 2016ko sasoian. Kultur egitasmoaren arduradunek erabaki dute aurtengo denboraldian Irunekin harremana duten lanak ematea urtea bukatu arteko hilabeteroko emanaldietan (behean egitarau osoa). Zikloak, beraz, honako izena izango du:
Bertakoak/Localización: Irun. Harreman hori gaiekin, zuzendariekin edo aktoreekin egingo dute.
Egitarauaren barruan dauden lanetatik gehienak dokumentalak izango dira. Eta saio bakoitzean jarduera paraleloak egingo dituzte, hala nola erakusketak, solasaldiak eta bestelakoak. Proiekzio guztiak Amaia KZn egingo dituzte, apirilekoa ezik (hilaren 29an da), Oiasso Erromatar Museoan egingo dutela. Irungo Udaleko Kultura sailean lanean ari dira emanaldien ondorengo solasaldiak prestatzen, horien zuzendari, lantalde edo protagonistekin egin ahal izateko.
Emanaldi guztiak doan dira. Ondorengoa da egitaraua (udan etena egingo dute):
- Apirilak 29, 20:00etan Oiasso Museoan: Una esvástica sobre el Bidasoa. Zuzendariak: Alfonso Andres eta Javier Barajas.
- Maiatzak 20, 20:00etan, Maia KZn: Batallón Gernika. Askatasunaren ametsa. Zuzendaria: Iban Gonzalez.
- Urriak 28, 20:00etan Amaia KZn, emanaldi bikoitza: Haizea eta ura. El arte organístico a través del Bidasoa. Zuzendaria: Jose Luis Etxetxipia; eta Restauración del órgano Cavaillé-Coll de la iglesia Nuestra Señora del Juncal de Irun. Zuzendaria: Iñaki Etxepare.
- Azaroak 18, 20:00etan Amaia KZn: La noche del ratón. Zuzendaria: David R. Losada.
- Abenduak 9, 20:00etan, Amaia KZn: Vinyland. Zuzendaria: Marcos Garcia.