Pantaila akustikoak eskatu dituzte Amute eta Mendelurako

Plenoak Abotsanitzen bi mozio onartu ditu, AENAri eta aldundiari "herritarrentzako kaltegarriak" diren zaraten aurrean neurriak hartzeko eskatuz.

Abotsanitz alderdiak kartel informatiboak jarri ditu Amute eta Mendelu auzoetan. Martxoaren 17ko osoko bilkuran auzo horietan pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin zuen oposizioko lehen taldeak bi mozioren bidez: “Aireportuak, N-638 eta GI-636 errepideek eragiten dituzten soinuak herritarrentzat kaltegarriak” direlakoan, AENAri eta aldundiari zarata murrizteko pantailak jartzeko eskatzen zuten testuek. Udalbatzak aho-batez onartu zituen bi mozioak. Erabaki horren berri ematen duten kartelak jarri dituzte bi auzoetan: “Bide batez, gai honen jarraipena egingo dugula adierazten dugu, arazo honek bi auzo hauetako bizilagunei eragiten dien eragozpenak konponbidea merezi duelako”, azaldu du Abotsanitzek. Zimizargan, pankartak Amuten eta Mendelun jarritako kartelez gain, lurzoru klausulen kontrako pankartak jarri ditu Abotsanitzek Zimizarga auzoan, Muliate inguruan, babes ofizialeko azken promozioa egin zen lekuan. “Lurzoru klausula salatzeko eta bizilagunak ohartarazteko asmoz” jarri dituztela jakinarazi dute.
Abotsanitz lurzoru klausula

Zimizargan Abotsanitzen jarritako pankartetako bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.