Negozio digitalak indartzeko trebakuntza jasotzen ari dira 11 ekintzaile
Negozio digitalak hartzen ari diren indarra ikusita, ekintzaile horiek online salmentaren gaineko irizpideak eta laguntza jasotzen ari dira Bidasoa Bizirik-en bitartez.
- Kotte Arretxe Bidasoko artisauek euren produktuak Internet bidez saltzeko online dendan ari da lanean, BidasoArt.
- Arantxa Sanchez pertsonalizatutako ilustrazioa lantzen ari da, Imaginaran egitasmoarekin.
- Bernardo Goikoetxeak ArtHondar du martxan, artisautza produktuen eta antigualekoen salerosketan oinarritutakoa.
- Diego Morantek audioliburuen gaia du ardatz bere zerbitzurako.
- Monica Zamorak artikuluen birziklatzea, zaharberritzea eta berrerabiltzea du helburu El desván de colores online proiektuarekin.
- Lupe Calvo copywrtiting-ari buruzko online formaziorako gunea garatzen ari da.
- Marcos Soduperen egitasmoa Bideosare da, multimedia zerbitzuak emateko.
- Xabier Monjasek moda ardatz izango duen proiektua du esku artean.
- Raquel Velascoren asmoa da arropa eta osagarrien salerosketa gunea indartzea sarean, Ai-lof-llu atelier.
- Javier Oliden motorren piezen gaineko lanketa egiten ari da, online hori ere.