Hirigune historikoko harresiak bisitatuko ditu Mintzalaguna programak larunbatean.
Hiriko armarria, Santa Maria atean
Mintzalaguna programak irteera berria egingo du aste honetan, Alde Zaharrera. Hondarribiko Euskara Zerbitzuaren egitasmoarekin harresien inguruko historia ezagutzeko aukera izango da larunbatean, hilak 9, 10:00etatik aurrera.
Izena eman nahi dutenek osteguna arte dute epea, 688 86 53 98 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikoz
idatziz.
Ohi bezala irekia da, baina Mintzalaguna programan izena emanda daudenek lehentasuna dute, eta jendeak izena eman ahala beteko dira lekuak.