Nicolas Gerendiain errepublikazaleen elkarteak antolatu du erakusketa.
II. Errepublika garaian Irunen egiten zen publizitatea berreskuratu du Nicolas Gerendiain elkarteak. Horrela, erakusketa antolatu dute bihartik aurrera, hilaren 17ra arte. Garai hartan finkatzen hasi zen masa gizartearen isletako bat da publizitatea, eta elkartearen arabera, “ariketa soziologiko interesgarria” da garai hura ikertzeko.
Laboral Kutxaren erakusketa aretoan ikusteko aukera egongo da. Inaugurazio ekitaldia 19:30ean izango da, eta honakoa izango da ordutegia: 18:30etik 20:30era lanegunetan eta 11:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era larunbat eta igandeetan.
Erakusketarako aldizkaria prestatu dute.