Besteak beste, orain arte lan taldeek egindako lanaz mintzatuko dira.
Larunbatean, apirilak 9, batzar nagusia egingo du Hondarribiko
Blagan euskara elkarteak. Amute-Kostako Auzo Elkartearen egoitzan elkartuko dira, 10:30etik aurrera.
Elkartea sortu eta gero hainbat lan talde eratu zituzten, eta talde horiek egindako lanaz mintzatuko dira batzarrean. Horrez gain, udalarekin izandako hartu emanak, finantzaketa, bazkidetza kanpaina, aurkezpen ofiziala egiteko prestaketa, eta beste zenbat kontu izango dituzte hizpide.
Batzarraren ondoren bazkaria egingo dute. Blagan elkarteak jakinarazi du edozeinek eman dezakeela izena, baina oraindik ez dute zehaztu non bazkalduko duten, ezta menuaren prezioa ere. Astean zehar egingo dute hori.