Jamaikar doinuak nagusi izango dira larunbatean Psilocybenean. Lengualerta mexikarrak joko du bertan eta ondoan izango ditu Bad Sound eta Ziribulio Sound.
Lengualerta mexikarrak erritmo jamaikarrak eta sai sozialak uztartuko ditu Psilocybenean
Lengualerta mexikarra zuzenean ikusi eta entzuteko aukera izango da bihar Hondarribian. Bakarlari mexikarrak
Resonante diskoa aurkeztuko du euskal zaleen aurrean, Psilocybenean. Indie-O Music Awards sarietan –Mexikoko musika independientearen sariak–, bi izendapen lortu zituen Lengualertak
Resonante diskoarekin, eta horietako batean saritu zuten.
Tu Nombre eta
Reverdeciendo, horiexek diskako abestirik ezagunenak.
Askotariko gizarte borroken bozgorailua da Lengualerta. Jamaikar eragin ukaezinarekin, bere lirika bidez, eraldaketa soziala bultzatzen du, latinoamerikako zapalduenen borrokak bere eginez, eta erebeldiari jai ukitua emanez.
Etxekoen uzta
Iturri beretik edaten duten beste bi talderen erritmoarekin osatu dute Psilocybeneako eskaintza. Bad Sound taldeko irundarrek,
Aldaketa diskoa aurkeztuko dute. Euskal Herriko hip hop eta reggae eszenaren aitzindariek ez dute inor epel utziko. Festa osatzeko Glaukoma taldeko kideek osatu duten Ziribulio Sound System taldekoak igoko dira taula gainera.
Letra zorrotzak eta erritmo dantzagarriak. Horiek biharko Psilocybenea aretoaren eskaintzan. 21:30ean hasiko da kontzertua. Sarrerak 6 euro.