Bilboko 13. gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiko sei film labur proiektatuko dituzte ostegunean Kultur Etxean.
Zinegoak Bilboko 13. gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiak geldialditxoa egingo du ostegunean Hondarribiko Kultur Etxean. Jaialdiaren
Hedapena atalaren barruan, sei film labur eskainiko dira jatorrizko bertsioan, hiru euskaraz, bi gaztelaniaz, eta azkena frantsesez eta gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrera doan da.
‘À qui la faute’ filmeko fotograma bat
Zinegoak jaialdiaren helburua da zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakontzea, eta Hedapena atalaren bidez, azken urteetan saiakera egiten ari dira jaialdian aurkezten diren lanak Bilbotik kanpora proiektatzeko. Batetik, udalerrietara iristen zailak diren lanak direlako, eta bestetik, gehienak ez direlako areto komertzialetara iristen.
Hala, ostegunean iritsiko da Zinegoak Hondarribira. 19:30ean hasiko da emanaldia eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Honakoak dira ikusi ahalko diren film laburrak:
Aitona mantangorria (Kepa Errasti),
Semeak (Iker Azkoitia),
Garelako (Usue Egia),
À qui la faute (
Norena da errua. Anne-Claire Jaulin),
Vainilla (
Banilla, Juan Beiro) eta
Primavera rosa en México (
Mexikoko udaberri larrosa. Mario de la Torre).
Egitaraua