Hondarribia FEko haur eta kadete mutilek Vila-Realek antolatzen duen Yellow Cup txapelketa jokatu dute Aste Santuan.
Kadeteak, Benicassimen
Hondarribia Futbol Elkarteko mutilen bi taldek Benicassimen pasatu dute Aste Santua, Vila-real futbol taldeak eta Endeka Sports enpresak antolatzen duten
Yellow Cup nazioarteko txapelketan jokatzen. Torneo handia da Yellow Cup, aurten 120 talde bildu dituena. Mutiletan, sei adin mailatan banatu da lehiaketa, eta Hondarribia Futbol Elkarteak bitan parte hartu du, haurretan eta kadeteetan. Maila ona eman arren, ezin izan zuten lehen fasea gainditu.
Haurren Mailan bost multzo egon ziren, lau taldekoa bakoitza. Hondarribia bere multzoko bigarren geratu zen, partida bat irabazi eta bi galdu eta gero. Jabac i Terrasa izan zen hondarribiarren multzoko lehena, eta halaber, txapelketa ere irabazi zuten katalanek.
Kadete Mailan 24 taldek jokatu dute aurtengo Yellow Cup txapelketan, sei multzotan banatuta. Hondarribiarrek hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten, puntu bakarra lortuta. Levante taldeak irabazi du 2016ko kadeteen kopa horia.
Haurrak, Hondarribiko banderarekin
Gainontzeko kategorietan hauek izan dira txapeldunak: Vila-real (prebenjaminak), Mallorkako CIDE (benjaminak), Levante (alebinak), Marcet (gazteak) eta Bartzelona (emakumeak).