Joan den otsailaren 25ean batzarra egin zuten Larreaundi auzoan Alkatea Auzoetan bilera erronda hasiz.
Joan den otsailaren 25ean batzarra egin zuten Larreaundi auzoan Alkatea Auzoetan bilera erronda hasiz. Bilera horretan zenbait kexa, proposamen eta eskaera egin zituzten auzotarrek, eta horiek bildu eta gero, lehen ondorioak aurkeztu ditu udalak. Horiek
udalaren webgunean bertan kontsulta daitezke.
Mugikortasun arloan, hesi arkitektonikoak kentzea eskatu zuten auzotarrek, eta udalaren arabera, horiek kontuan hartuko ditu hiri osorako programa baten barruan. Horrez gain, auzoko markesinetan informazio gehiago jartzeko eskaera ere aztertzeko konpromisoa hartu du. Arlo horretan hartuko duten azken neurria Iñigo Loiola kaleko patioetara joateko eskailerei zein irtenbide eman aztertzea izango da. Atarietara sarbide hobea izateko plan bat idatziko du udalak.
Hiri mantenu eta lorezaintzari dagokionez, Olaberriako Zamora baserrira joateko bidea ere hobetzea ere kontuan hartuko duela hitz eman du. Kostu handiko ekintza izango dela jakinarazi du udalak, eta horrenbestez, bitarteko ekonomikoen arabera egingo duela esan du. Prudencia Arbideko garajeetan dituzten arazoen aurrean, konpententzia publiko edo pribatukoa den aztertuko du udalak.
Txenpereneara eramango den azpiestazio elektrikoaren lurzoruaren gaia ere jarri zuten mahai gainean bilera horretan. Udalaren arabera, auzoarekin elkarlanean aztertuko dute lursail horri zein irtenbide eman. Ateratako beste gai batzuetan ere lanean ari dela azaldu du udalak: ekobaratzeak jartzeko araudia, usoak teilatuetan sortzen dituzten zikinkeria arazoak…
Jose Antonio Santano alkatea, Larreaundin.