Emakume baserritarrei buruzko ikus-entzunezkoa da, eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian film labur onenaren saria irabazi zuen.
Martxoaren 8aren harira antolatutako azken ekitaldiak egiten ari dira. Hala, bihar, 19:00etatik aurrera,
Larre motzean film laburra eskainiko dute Amaia KZn, Gaurko Andreak elkartearen eskutik. Emakume baserritarrei buruzko ikus-entzunezkoa da, eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian film labur onenaren saria irabazi zuen.
Proiekzioaren ondoren, mahai ingurua izango da. Bertan parte hartuko dute Silvia Carrizo Zumaiako Malen Etxeko kideak, Irene Kastezubi Gaurko Andreak-eko kideak eta Zarauzko Hitzez Emakume Baserritarren Elkarteko kide batek. Hain zuzen, 2015eko Emakunde saria lortu zuen elkarte horrek.
Erantzungo dituzten galderetako batzuk izango dira honako hauek: Nola bizi dira emakume baserritarrak? Zein arazo dituzte? Nolakoa da belaunaldi berria?
‘Larre motzean’ film laburra.