Eudelek egindako deialdiarekin bat egin du Irungo Udalak, eta elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdirako.
Zaventemeko aireportuan egindako erasoaren irudia.
Bruselako erasoak gaitzesteko Eudelek egindako deialdiarekin bat egin du Irungo Udalak. Horrela, bihar, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Irungo udaletxearen parean. Jose Antonio Santano alkateak “erabateko gaitzespena” adierazi du, eta erasoen biktimei zein Belgikako herriari elkartasuna helarazi die.
San Juan Arria plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei. “Indarkeria terroristaren kontrako mezua bidali nahi dugu Irundik, eta gure elkartasunik beroena eman Belgikako herriari”, gaineratu du.