Gabonen aurretik eginiko proba, Hondarribiko espigoian
Irungo Gure Esku Dagok (GED) jakinarazi duenez, ekainaren 12an ekitaldi garrantzitsua egingo dute: “Bidasoa eskualdeko herritar guztiei data hori gorriz markatzeko deialdia egin nahi diegu, hiru herriak astinduko dituen ekimen handia prestatzen ari baikara”. Hala, apirila erdialdean xehetasun gehiago emango dituztela aurreratu dute.
Horrez gain, joan den martxoaren 12an egindako kriseiluaren ekitaldiarekin bideo bat prestatu dute. Ekitaldi horretan mila lagun elkartu zirela azaldu du Irungo GEDk. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintza horretan kriseiluak aireratu zituzten Bidasoa ibaiaren bi aldeetan. Kriseiluak aireratzeko arazoak izan arren, giro aparta sortu zela zehaztu dute, eta ideologia eta pentsamendu anitzeko jendea bildu zela.
Zentzu horretan, eskerrak eman dizkiete ekintza horretan parte hartu zuten guztiei: “Azaldutako babesak eta atxikimenduak lanean jarraitzeko grina ematen digu”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.