Bidasoarrek hiru domina lortu dituzte Banyolesen
Santiagotarrakek bi domina lortu ditu eta beste bat Hondarribia Arraun Elkarteak.
Santiagotarrak Arraun Elkarteak bi domina lortu zituen asteburuan Banyoleseko (Girona, Katalunia) aintziran egin zen aulki mugikorreko Udaberriko Openean. Orotara, bost ontzirekin bidaiatu zuen Irungo klubak eta hiru finaletan sartzea lortu zuten irundarrek.
Gazte Mailako emakumeen skiffak zilarrezko dominarekin itzuli da Irunera, eta maila absolutuan, emakumeen biko ontzia hirugarren geratu zen. Mutil kadeteen bikoa da finalerako sailkatu zen beste ontzia; laugarren bukatu zuen.
Hondarribia Arraun Elkartea ere lehiatu da Banyolesen, lau ontzirekin, eta domina bat lortu du, brontzezkoa mutil kadeteen bikoan.