Familientzako tailer bat antolatu dute, paduren funtzio garbitzailea erakusteko. Doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Uraren Munduko Eguna da bihar, asteartea, eta Plaiaundi parke ekologikoan
Hezegunea, uretako garbitzaile eta iragazlea tailerra antolatu dute, “Txingudiko paduren funtzioa uretako hondakin kaltegarrien garbitzaile eta iragazle bezala jakinarazteko helburuarekin”. 10:30etik 13:30era egingo dute eta 8 eta 14 urte bitarteko haurrei eta familiei dago zuzendua.
Tailerra doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Txingudi ekoetxean egin behar da,
posta elektronikoz edo 943 61 93 89 telefono zenbakira deituta.
Uraren Munduko Eguna, “ur gezaren garrantzia eta baliabideen kudeaketa iraunkorraren defentsa gogoratzeko data erabakigarria” dela jakinarazi dute Plaiaundiko teknikariek.
Koartzak eta mokozabalak Plaiaundiko San Lorentzo aintziran