Santiagotarrak elkartearen eta Bidasoa jaitsieraren 50. urteurrena betetzen da aurten.
Sanmartzialak hurbiltzen ari dira, eta ekainaren 23an pregoia nork emango duen dagoeneko aukeratu du bozeramaileen batzordeak: Santiagotarrak elkartea. Aurten, izan ere, Santiagotarrak elkartearen eta Bidasoa jaitsieraren 50. urteurrena betetzen da.
EH Bilduk egindako proposamena begi onez ikusi dute beste udal taldeek, eta aho batez onartu dute. “Biziki pozik” azaldu da koalizioa erabaki horren aurrean. EH Bilduk “urte hauetan guztietan kirol talde honek hirian eta irundarrekin aurrera eramandako lana” aitortu nahi izan dio Santiagotarrak elkarteari.

Irungo balkoi bat, jaietan, apainduta