Mondragon Unibertsitatea Hiritar Zentrora eramateak irundarrei 3 milioi euro kostatuko zaiela esan du SPIk, eta 122.000 euro gehiago urtean.
SPI Si Se Puede Irun Mondragon Unibertsitatea Palmera Monteroko Hiritar Zentrora eramatearen kontra azaldu da, eta interes politikoak herritarren interesen gainetik geratu direla adierazi du. “Non geratu dira zentro zibikoan tokia izango zuten udal euskaltegia, liburutegia eta erabilera anitzeko aretoa, 2009an PSE-EEk agindu bezala; non 238.000 euro aurreztea, non herritarrek zerbitzu garrantzitsuetarako sarbidea erraztuko zitzaien agindua (Kostorbekoan ez baitaude eskuragarri), PP eta EAJk 2013an esanda bezala”.
Mondragon Unibertsitatea Hiritar Zentrora eramateak irundarrei 3 milioi euro kostatuko zaiela esan du SPIk, eta 122.000 euro gehiago urtean: “Mondragon Unibertsitatea zergapekoen kontura aberastuko da, denen artean ordaindutako instalazioak erabiliko baititu trukean ezer eman gabe”.
Zentzu horretan, SPIk mobilizazioak hasiko ditu hiritar zentroaren berri emanez. “Udal gobernuaren gezur eta manipulazio baten aurrean gaude berriro”. Hala, zerbitzu publikoak dituen Irun baten alde egingo duela esan du, “pribatizazioaren Irun” alboratuta.
Erritmo onean doaz Palmera-Monteroko lanak