Lanak dagoeneko bidal daitezke ekainaren 30era arte Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanora.
Gazteentzako Literatur Lehiaketa zortzigarrenez antolatuko du aurten Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak, eta aurtengo gaia laikotasuna izango dela jakinarazi du, baita elizak estatuarekiko jokatzen duen papera ere. Horri lotuta, hiru galdera bota ditu gogoetarako: eskoletan irakatsi behar da erlijioa? Agintari publikoek zeremonia erlijiosoetara joan behar dute? Herriko jaietan erritu erlijiosoak kendu behar dira.
Lanak dagoeneko bidal daitezke ekainaren 30era arte Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanora. Posta arruntez bakarrik bidali ahal izango dira. Parte hartzeko baldintzetako bat adina da: 12-25 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute. Bi kategoria izango dira: 12-16 urte eta 16-25 urte. Lanak gaztelaniaz nahiz euskaraz bidali ahal izango dira. Lehiaketaren oinarriak
elkarte errepublikanoaren webgunean aurki daitezke.
Kategoria bakoitzeko hiru sari izango dira.
- 12-16 urtekoen kategoria: 1. Saria: Queens dendako 100 euroko erosketa txartela. 2. Saria: Elkar liburu dendako 100 euroko erosketa txartela. 3. Saria: Oskarbi liburu dendako 100 euroko erosketa txartela.
- 16-25 urtekoen kategoria: 1. Saria: Queens dendako 100 euroko erosketa txartela. 2. Saria: Elkar liburu dendako 100 euroko erosketa txartela. 3. Saria: Oskarbi liburu dendako 100 euroko erosketa txartela.

Laikotasunaren aldeko elkarretaratzea (Argazkia: laikotasuna.org)