Guztira, 50 lagun inguru bildu ziren ostegunean Pio Baroja kaleko auzo elkartean.
Alkatea auzoetan bilera errondaren barruan, Jose Antonio Santano alkateak Artian elkartu da bertako bizilagunekin. Guztira, 50 lagun inguru bildu ziren ostegunean Pio Baroja kaleko auzo elkartean.
Bi orduz aukera izan zuten alkateari hainbat kexa, komentario eta eskaera egiteko. Horiek bilduko ditu udalak, eta balorazio bat egin ondoren, Informazio Gizarte eta Parte Hartze arloan publikatuko ditu, udalaren webgunean. Hartutako konpromisoen jarraipen bat ere egingo dute.
Auzoetako bilera errondaren bigarren saioa izan da Artiakoa. Otsailaren 26an Larreaundin izan zen Santano.

Alkatea auzoetan bilera errondaren barruan, Artian izan da Jose Antonio Santano.