Lapurriturriko informazio puntuak datorren ostegunean, hilak 24, irekiko ditu ateak, hilaren 28ra arte. Iaz puntu horretatik 889 lagun pasatu ziren.
Aste Santua ate joka ari den honetan, Irungo Udalak oporraldi horretarako duen proposamenen berri eman du, eta turismo berdearen alorrean egingo diren ekintzak ezagutzera eman ditu Miguel Angel Paez Garapen Iraunkorreko delegatuak. Paezek turismo berdearen aldeko apustua berretsi du: “Natura espazioa gure lurraldeko aberastasun iturri izatea nahi dugu”.
Lapurriturriko informazio puntuak datorren ostegunean, hilak 24, irekiko ditu ateak, hilaren 28ra arte. Iaz puntu horretatik 889 lagun pasatu ziren.
Hala nola, Irun Berdea triptikoa banatuko dute bertan, eta lau ibilbide proposatuko dituzte: Endarako basoa, Mehatzeak eta Gerrak, Meakako natura ingurua eta Hozkailu eta mehatze putzuak.
Horren barruan aipatzen dira beste puntu batzuk ere: Plaiaundi parke ekologikoa eta San Martzial mendia, kasu. Azkenik, tren berdea ere proposatu dute, baita Oiasso museoa eta Santa Elena ermitako museoa bisitatzea da. Tren berdea hilaren 24tik 27ra eta apirilaren 3an jarriko da martxan.
Oiasso museoak eskaintza zabala prestatu du ohiko museoaren bisitaz gain:
Santa Elena nekropoliaren sekretuak edo umeentzako tailerrak. Gainera, Comete sarearen erakusketa ere ikusgai dago datozen asteetan.
Lapurriturriko informazio puntua