Produktu horiek "preziorik onenean" jarriko dituztela salgai jakinarazi du Ficobak
Denboran atzera egingo dute gaurtik hasita Ficoban: antzinako 30.000tik gora objektu bilduko dituzte erakustazokan. Non aukeratua, beraz, izango da. Gainera, produktu horiek “preziorik onenean” jarriko dituztela jakinarazi du Ficobak.
Guztira, Espainiako Estatutik etorritako 35 antikuario eta almonedistak jarriko dute postua. Eskainiko dituzten produktuen artean aurkitu ahal izango dira bitxi isabeldarrak, eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, bilduma objektuak.
Dagoeneko finkatua dagoen azoka da, seigarren saioa izango baitu aurten, eta antzinako azoken erakusketa garrantzitsuenetako bat dela gaineratu du Ficobak.
Erakusketaz gain, hainbat ekintza zehatz egingo dituzte. Hasteko, larunbatean Curiosity Antic enkante handia egingo dute, eta 40-50 objektu jarriko dituzte, 1 eurotik hasita. Igandean, berriz, 200 euro zozketatuko dituzte azokan bertan gastatzeko.
Ordutegia: gaur, 17:00etatik 21:00etara eta larunbatean eta igandean, 11:00etatik 21:00etara. Sarrerak 3 euro balio du.
Ficobaren ataria