Ikasketa prozesuaren barruko ekitaldia izango da, baina publikoari begira.
Galarza, Kalixa Silanesekin, tailerraren aurkezpenean
Kultur Etxeko antzerki tailerreko ikasleak publikoaren aurrean ariko dira igandean, 20:00etan, Denda kaleko eraikineko areto nagusian. Edu Galarza irakasleak adierazi duenez, “ikasketa prozesuaren barruan beste urrats bat da”, baina publikoari begira egin beharreko urratsa.
Lehen ikasturteko ikasleek beraiek sortutako eszenak landuko dituzte, “sormena garatzeko”. Iaz ere tailerrean egon zirenek, aldiz, zuzendariak aukeratutako eszenak taularatuko dituzte.