Urteko ekitaldirik garrantzitsuena izaten da Kemen dantza taldearen harrobiarentzat.
Kemen dantza taldearen harrobia den Adaxkak dantza ikuskizuna egingo du bihar, 18:00etan, Amaia KZn. Egun Kemenen harrobia 300 haur dabiltza, eta guztiak igoko dira, taldeka, oholtzara. Urteko egunik garrantzitsuena izaten dela jakinarazi du dantza taldeak.
Hala, ikasturte hasieratik ari dira ekitaldi hori prestatzen, eta Euskal Herriko hainbat lurraldeetako dantzak aurkeztuko dituzte.
Kemeneko harrobia da Adaxka Dantza Taldea