Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak eta Oihana Etxebarrietak hitzaldia emango dute, bihar.
Ekitaldiz betetako asteburua izango da Hazia elkartean, eta guztietan emakumeak izango dira protagonista. Bihar, hilak 18, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak eta Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kideak Emakumeon ekarpena askapen prozesuan hitzaldia emango dute, 19:00etatik aurrera.
Igandean, berriz, bertso barrikotea izango da, 13:30ean hasita. Bertan parte hartuko duten bertsolariak Alaia Martin oiartzuarra eta Maialen Arzallus hendaiarra izango dira. Sarrerak salgai daude 20 euroan.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkaria nagusia.