"Europako Batasunera sartu nahi duten pertsonen drama humanitarioa" salatuko dute larunbatean.
Hondarribiko EH Bilduk elkarretaratzea egingo du larunbatean (hilak 19) San Pedro kalean, “Europako Batasunera sartu nahi duten pertsonen drama humanitarioa eta Europako Batasuneko agintarien ankerkeria salatzeko”. 13:00etan kontzentratauko dira
Ongi etorri errefuxiatuak. Inor ez da ilegala goiburuarekin.

Kontzentrazioaren kartela
Koalizioaren ustez, Europako Batasunak Turkiarekin berretsi nahi duen akordioa “onartezina eta zentzugabea” da, eta helburu bakarra du, “errefuxiatuei Europako ateak ixtea. Arriskutsua da Europarentzat, eta baita herri kurduarentzat eta Ekialde Hurbil osoarentzat. Akordioa katastrofe bat da, hondamendia, batez ere eta bereziki, jakina, pertsona migratzaile eta errefuxiatuentzat”.
Hori horrela, “porrot kolektibo moral horri aurre egiteko eta errefuxiatuei elkartasuna, babesa eta laguntzarako borondatea adierazteko” herritarrei eskatu diete larunbat eguerdian San Pedro kalean egingo den protestara batzeko.