Hondarribiko Udalak Aste Santuko XI. Argazki Lehiaketa antolatu du. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Aste santuko irudi onenak saritu nahi ditu lehiaketak
Aste Santuko XI. Argazki Lehiaketa antolatu du Hondarribiko Udalaleko Turismo departamentuak. Aste santuari lotutako argazki onenak saritu nahi dituzte, eta hiru sari banatuko dira, 500, 400 eta 300 eurokoak.
Parte hartu nahi duenak,
hemen aurkituko ditu oinarriak.
Apirilaren 29ra arte dago argazkiak aurkezteko epea eta datorren urteko aste santuko erakusketa osatzeko balioko dute. Halaber, iazko lehiaketako argazkiak erakutsiko dituzte aurten.