Arrazakeriaren kontrako martxa deitu du SOS Arrazakeriak beste eragile eta elkarterekin batera igandean, eta bat egin du deialdiarekin Korapilatuzek.
Beste urte bateko martxa
Arrazakeriaren kontrako martxa deitu du SOS Arrazakeriak beste eragile eta elkarterekin batera igandean, eta bat egin du deialdiarekin Korapilatuzek. 11:30ean irtengo da martxa Trintxerpetik eta Donostiako Gipuzkoako Plazan amaituko da 13:30ean. Bidasoan “muga batek” zer suposatzen duen ongi dakitela gaineratu du taldeak, “baita zein ondorio dituen bizitza duina bilatu asmoz datozenentzat ere. Atzerritarrentzako Hendaiako internamendu zentroa ezaguna dugu, eta baita poliziak azal kolorearengatik egiten dituen identifikazioak ere. Ezagunak ditugu, azken batean, etorkinek gure eskualdean bizitza duina izateko dituzten zailtasunak”.
Horrenbestez, SOS Arrazakeriaren manifestuarekin bat egin du Korapilatuzek, eta “arrazakeria eta xenofobiaren” kontrako igandeko martxan parte hartzeko deia egin du.