'Lodifobia'-ren aurkako liburua aurkeztuko dute Lakaxitan
STOP Gordofobia y las panzas subversivas izenburuko liburua aurkeztuko du Magdalena Pyñeirok, hilaren 28an.
STOP Gordofobia y las panzas subversivas liburua aurkeztuko du Magadalena Pyñeirok hilaren 28an, Lakaxitan. Liburu horrek lodifobia-ren aurkako aldarria egiten du, eta Interneten bogan jartzen ari den “aktibismo lodiaren” gaineko azalpenak eman dituzte.
Horrela, lodifobia kontzeptua definitzen du Pyñeirok, zein eremutan ematen den eta fobia horrek dituen balizko sustraiak zein zapalkuntza mekanismoak. Pyñeiroren arabera, emakumeek bereziki pairatzen dute lodifobia, eta antilodifobiak borroka feministarekin egin ditzakeen aliantzak aztertuko dituzte hitzaldian.

