Iazko irailean geratu zen libre Elkoro, zortzi urteko zigorra bete eta gero. Azken hiru urteak etxean egon zen preso, Bergaran eta Hondarribian.
Jose Luis Elkoro omenduko dute larunbatean Hondarribiko Abarka jatetxean. Omenaldi pribatua izango da, politikari bergararraren Hondarribiko lagunek eskainiko diotena. Muara eta Olagarro elkarteetan eskuratu daitezke bazkarirako txartelak.

Elkoro, askatasun agiria eskutan hartuta
Irailaren 2an geratu zen libre Elkoro, zortzi urteko zigorra bete ondoren. Horietatik hiru Espainiako zenbait espetxetan igaro zituen, eta azken bostak etxean izan zen preso, gailu telematikoa orkatilan jarrita. Urteko zatirik handiena Bergaran egon zen preso, baina uda garaia Hondarribiko etxean pasatzeko baimena izan zuen, ordutegi zorrotzarekin.