Almerian jaio zen Alvarez baina duela mende erdia baino gehiago Hondarribira etorri zen lanera.
Francisco Alvarez Hernandez hondarribiarrak mende bat bete zuen atzo. Almerian jaioa da Alvarez, baina bizitza erdia baino gehiago eman du Hondarribian, lanera etorrita. Familia giroan ospatu zuen urtebetetzea eta udal ordezkarien bisita jaso zuen. Txomin Sagarzazu alkateak eta Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lore sorta eskaini zioten herritar giztien izenean.

Alvarez, familiarekin eta udal ordezkariekin