Urdanibia plazan egin dute sari banaketa, eta bertan izan da Nerea Sarriegi garailea.
Nerea Sarriegi Atienza (Hondarribia) eta Alicia de Ferrari (San Pedro, Argentina) izan dira aurten Asun Casasola saria eskuratu dutenak, lehenak euskarazko atalean eta bigarrenak gaztelaniazkoan.
Atzo egin zuten sari banaketa, eta jende ugari hurbildu zen Urdanibia plazara bertatik bertara ikustera. Han izan zen Asun Casasola ere, eta hain zuzen, bere eskutik jaso zuen saria Sarriegik. Argentinarra ez zen egon sari banaketan.
Horrez gain, iaz kazetariak izan baziren sari banaketaren kontaketa egin zutenak, aurten, hezkuntzarekin lotutako jendeak parte hartu du.
Asun Casasola (ezkerrean) eta aurtengo irabazleetako bat, Nerea Sarriegi (eskuinean).