Gaur hasi eta igandera bitartean Txikien I. Azoka izango da Ficoban. Sektorearen berritasunak aurkeztu eta jarduera paralelo ugari antolatu dituzte haur eta gurasoentzat.
Haurdunalditik aurre-nerabezarora, etapa guztiei erreparatuko die Ficobako Txikien I. Azokak
Gaur abiatuko da Ficoban 2016. urteko azoken egutegia, eta estreinaldirako, azoka berri bat antolatu dute:
Txikien I. Azoka. Haurdunaldiarekin, amatasunarekin zein haurtzaroarekin zerikusia duten gai guztiei erreparatuko diete oraingoan. Horrenbestez, gaur hasi eta igandera bitartean sektorearen berritasun guztiei eskainiko diete tartea Irungo erakustazokan.
Lehengo astelehenean aurkeztu zuten Txikien I Azoka, Ficobako kudeatzailearen ondoko Elena Casusok eta azokako zuzendari Edurne Asurabarrenak. Iragarri zutenez, 0-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako azoka izango da gaur abiatuko dena, baina gurasoekin zein haurdun dauden emakumeekin pentsatuta ere badagoela ohartarazi zuen Casusok aurkezpenean.
Sofeven enpresa nafarrarekin elkarlanean antolatu du azoka Ficobak. Ez da lehen aldia. Jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen ditu enpresak eta antzeko azoka bat antolatu ohi du urtero Iruñeko Baluarten, «arrakasta handiarekin». Horrek bultzatuta, eta Ficoba ekitaldi berriak erakartzeko egiten ari den ahaleginari segida emanaz, azoka berri honen aldeko apustua egitea erabaki dute.
Askotariko edukia
Azokako zuzendari eta Sofeveneko kide Edurne Asurabarrenak zehaztu zuenez, Ficobako 3. pabilioian atonduko dute txikien azoka.
Eremu komertzial bat izango da, erakusketariek beren produktu eta zerbitzuak aurkezteko. Argazkilariak, fisioterapeutak, jostailu hezitzaileak, hezkuntza zentroak, puerikulturari lotutako denak, yoga zentroa… Eskaintza askotarikoa izango da.
Baina eremu komertzialaz gain, aisialdi gune bat ere egongo dela azaldu zuen Asurabarrenak, helduek azoka bisitatu bitartean txikiek jolasteko aukera izan dezaten. Horrez gain, tailer eta hitzaldietarako txoko bana izango dela jakinarazi zuten azokaren sustatzaileek, baita kafetegi zerbitzua ere.
Izan ere, azokak iraungo duen hiru egunetan solasaldi eta tailer eskaintza zabala izango da Irungo erakustazokan, eta horrek laguntza azpiegitura behar du.
Opariak eta zozketak
Gaur zabalduko dute azoka, 16:30etik 20:30era. Bihar eta etzi, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era irekiko dute. Eguerdian itxita egongo da, ohi ez bezala.
Sarrerak 2 euro balio du, eta haurrak, 12 urtera artera artekoak, doan sar daitezke. Aparkalekua, beti bezala, doan.
Egunero azokara sartzen diren lehenbiziko 100 lagunei opariak emango dizkiete. Horrez gain, zozketak izango dira egunero, bisitari guztien artean azokako produktuak banatzeko.
Tokiko erakusketarien topaleku
Kontent dira Ficoban Txikien Azokak orain arte izan duen harrerarekin. Bisitarien jarioa ezagutzeke, balekoa deritzote erakusketarien erantzunari. Guztira, 32 bilduko dira, horietatik gehientsuenak gipuzkoarrak. Nabarmentzekoa da tokiko erakusketarien parte hartzea handia. Hona zerrenda:
Argazkilaritza
Marina Aginagalde hondarribiarra gizarte argazkilaria da. Oso gogoko du jendeari argazkiak ateratzea, eta bereziki haurrak erretratatzea. Haurdun dauden emakumeak askotan erretratatu ditu. Bere lana bertatik bertara erakutsiko du Ficoban.
Fisioterapia
Irungo
Kiro Fisioterapia zentroa ere izango da Ficoban. Haurdun dauden emakumeentzako tratamendu espezializatuak eskaintzen dituzte. Uroginekologia eta fisioestetikan espezializatuta daude, eta haurdunaldiaz gain, erditzea eta erditze ondorengoa tratatzen dituzte.
Zerbitzuak
Gurasoentzako aldizkari digitala da
Txikis del Bidasoa, eta badiaren bi aldeetara antolatu ohi diren jarduera guztien berri zabaltzen dute. Ficoban Irakurketa Txokoa atonduko dute.
Zerbitzuen atalean, aseguruen sektorea ezin falta. Irungo
DKVk familientzako osasun aseguruak eskainiko ditu.
Hezkuntza
Irungo
Kuttuna Haur Eskola gertuagotik ezagutzeko aukera izango da Ficoban. Hezkuntza proiektu berritzaile eta homologatua eskaintzen du eskolak, 0tik 3 urtera arte. Samurtasunetik abiatuta, lotura afektiboak indartzeko xedea du.
Irungo
Erain Txiki haur eskolak ere izango du Ficoban erakustokia. 1983. urtean sortu
zuen familia talde batek Erain Txiki. Irakaskuntzako profesionalekin batera heziketa elkarte bat sortu zuten, eta ordutik, kalitatezko heziketa eskaintzeko helburuarekin dihardute. Beren proiektuaren nondik norako guztiak jendaurrean jarriko dituzte asteburuan.
Produktuak
Haurrentzako produktu ia berriak saltzen ditu Irungo
Kulunkan dendak, oso egoera onean daudenak, eta kasu askotan, merkatuko prezioaren erdian. Kulunkanek, gainera, beren seme-alabek jada erabiltzen ez dituzten produktuak saltzeko aukera eskaintzen die gurasoei.
Irungo
Jostamendi denda ere izango da Ficoban, puerikultura arloko beren produktu berrienak guraso eta guraso izateko bidean daudenei eskaintzeko.
Tailer eta hitzaldiak
Gaur
17:15.
Crecer sin manual de instrucciones. Hizlaria: Txingurri elkarteko Luisma Rubio. Hizkuntza: gaztelania.
18:15. Kids Brain metodoa. 0-13 urte bitarteko haurrentzat, Abakoa ingelesez. Hizkuntza: gaztelania eta ingelesa.
19:15. Haurdunaldiaren , jaio berrien eta haurren argazkiak. Hizlaria: Marina Aginagalde. Hizkuntza: gaztelania.
Bihar
11:30. Euri makila eraikitzeko tailerra 3 eta 6 urte arteko haurrentzat. Kuttuna Haur Eskola.
11:30.
Mima a tu bebé y al medioambiente. Hizlaria: Miriam Barroso. Hizkuntza: gaztelania eta frantsesa.
12:15. Euskadiko Esnearen Ligaren eskutik,
Lactancia materna, alimentación y mucho más. Hizlaria: Adelina Garcia Roldan. Hizkuntza: gaztelania.
12:45. Musika familian tailerra haur eta gurasoentzat, Kuttuna Haur Eskolaren eskutik. 18 hilabete eta 3 urte arteko haurrek parte har dezakete.
11:30. Erain Txikik gidatuta
Los siete hábitos de los niños felices. Hizlaria: Ines Rivero. Hizkuntza: gaztelania.
16:45. Irungo Gurutze Gorriaren eskutik, lehen sorospenen gaineko tailerra.
Hizkuntza: gaztelania.
17:30. Txingurri Heziketa Elkarteak antolatuta,
Alimentación desde el embarazo: desmontando mitos. Hizlaria: Edgar Indurria. Hizkuntza: gaztelania.
18:00. Haurrentzako masaje tailerra Kiro Fisoterapiako Amets Albertosen eskutik. Hizkuntza: gaztelania.
18:30.
Fisioterapia en el embarazo y post parto. Hizlaria: Aitor Amostegi (Kiro Fisioterapia). Hizkuntza: gaztelania.
19:15.
Mima a tu bebé y al medioambiente. Hizlaria: Miriam Barroso. Hizkuntza: gaztelania eta frantsesa.
Etzi
11:15.
El mundo emocional de los niños hitzaldia. Hizlaria: Izaskun Valencia. Hizkuntza: gaztelania.
11:45. Euri makila musika tresna eraikitzeko tailerra, 3-6 urte arteko haurrentzat, Kuttuna Haur Eskolak gidatuta.
12:00. Euskadiko Esnearen Liga.
Pautas y trucos para maximizar las extracciones de leche materna. Hizlaria: Erne Unzurrunzaga eta Ainhoa Becerro. Hizkuntza: gaztelania eta euskara.
13:00.
Conecta con tu bebé en el útero como nadie te contó. Hizlaria: Monica Rebollo. Hizkuntza: gaztelania.
13:00. Tailerra. Pilates haurdunaldian, Kiro Fisioterapiak gidatuta. Hizlaria: Amaia Lopez de Sosoaga. Hizkuntza: gaztelania.
13:30. Lehen sorospenen inguruko tailerra, Irungo Gurutze Gorriak gidatuta. Hizkuntza: gaztelania.
17:00.
Crianza en armonia. Hizlaria: Maria Diez. Hizkuntza: gaztelania eta frantsesa.
18:00. Haur eramaleen gaineko tailerra, Muxuz Muxuren eskutik. Hizlaria: Begoña Montilla. Hizkuntza: gaztelania.
19:00. Musika familian tailerra haur eta gurasoentzat, Kuttuna Haur Eskolak gidatuta. 18 hilabetetik 3 urtera arte. Helduen parte hartzea ezinbestekoa.
19:15. Erain Txikik gidatuta
Los siete hábitos de los niños felices hitzaldia. Hizlaria: Ines Rivero. Hizkuntza: gaztelania.
20:15. Oparien zozketa.
txiki.ficoba.org webgunean ikus daiteke oparien zerrenda.