Hemezortzi erakusketari muntatuko dituzte Itsas Etxean, bost arlotan banatuta: altzariak, ehungintzaren dekorazioa, bitxigintza, irudigintza eta gadget-ak.
Artisautza azoka baino gehiago izateko xedearekin antolatu dute lehen aldiz Hondarribiko Basque Market azoka. Itsas Etxean egingo dute bihar eta etzi, goiz eta arratsaldez, eta diseinu eta artisautza erakusketariekin batera, beste hainbat ekitaldi paralelorekin osatu dute egitaraua: haurrentzako tailerrak —lekurik ez da geratzen—, hitzaldiak, eta zuzeneko musika, dantza erakustaldia…
Raquel Hernandez, Basque Market azokako sortzailea
Hemezortzi erakusketari muntatuko dituzte Itsas Etxean, bost arlotan banatuta: altzariak, ehungintzaren dekorazioa, bitxigintza, irudigintza eta gadget-ak. Azokaren sustatzaile Raquel Fernandezen hitzetan, “euskal sortzaileen talentua erakusteko” helburua du ekitaldiak, eta hori horrela, “sortzaile originalak” elkartu nahi izan dituzte.
Irakurri Raquel Hernandezi eginiko elkarrizketa
Hitzaldiak
Larunbata
Martxuka, Adelaide Darasperekin (11:30).
Gure itsasoko urdina harrapatu… harien bitartez!, Pilas Morquillasen eskutik (16:00).
Igandean
Gure festarako jantziak azken 100 urteotan, Ane Albisurekin (11:30).
Bidasoako hainbat idazlerekin solasaldia (16:00): Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde, Roman Huarte eta Fernando Garcia.
Kontzertuak
Larunbata
Izaro (13:00).
Amor de Tokyo (19:00).
Igandea
Howdy (13:00).
Frank (19:00).
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.