395.000 euro inbertituko ditu udalak ikastetxeak konpontzeko
Hainbat konponketa egingo dituzte urte honetan zehar.
Irungo 11 eraikinetan konponketa lanak egingo ditu udalak, urte honetan zehar. Guztira, 395.000 euro inbertituko ditu konponketa lanak egiten.
Bidasoaldea Helduen Hezkuntza ikastetxean leihoak konponduko dituzte; Eguzkitza Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean atezainaren etxebizitzaren kanpoaldeko atea, Belaskoenean Haur Hezkuntzako galdara, Dunboa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean jolastokiko alderdi bat ere, segurtasun solairua barne; Haur Jolasak dauden eraikinetan segurtasun konponketan (Toki Alai, Txingudi Ikastola, Udal Haur Eskola, Iraun partzuergoko eskola) eta Txingudi Ikastolako hesia.