Asteartean bilera egingo dute Puntaleko eskolan, bilketa antolatzeko. Herritarrei laguntza eskatu die Emeki elkarteak.
Greziako kostaldean errefuxiatuak bizi duten sufrikarioarekin larrituta, Hondarribiko Emeki harremanetan jarri da Donostiako
Zaporeak elkartearekin. Chios irlan lanean ari diren boluntarioei laguntza ematen dien erakundeetako bat da Zaporeak, eta Hondarribiko emakume taldeak arropa bilketa abiatu nahi du, Donostiako elkartearen bidez Greziara bidaltzeko, “han boluntarioek beharren arabera banatu dezaten”.
Emekik dei egin die herriko elkarte edo egoerarekin kezkatuta dauden banakakoei, “gurekin lan egiteko ahal den einean egoera jasanezin hau pairatzeko”.
Bilketa antolatzeko, bilera egingo dute asteartean, hilak 15, Puntaleko eskola zaharrean , 19:00etan.
Zaporeak elkarte donostiarreko kideak, Grezian