Irungo Udalak herritarrei deialdiarekin bat egiteko eskatu die
Irungo Udalak Planetaren Ordua iniziatibarekin bat egingo du aurten ere. Iragarri dutenez, hilaren 19an (larunbata), 20:30etik 21:30era, eraikin publikoetako argiak itzaliko dituzte, “klimaren aldaketaren kontrako borroka posiblea dela ikustarazteko”.
Zehazki, udaletxeko, Menchu Gal Museoko eta San Martzial elizako argiztapena itzaliko du udalak. Horrez gain, herritar orori luzatu diote iniziatibarekin bat egiteko gonbidapena.