Suhiltzaileen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, eta lehen aldiz, publikoari irekietako jardunaldiak antolatuko dituzte Gipuzkoan.
Emakumeena izateaz gain, Suhiltzaileen Nazioarteko Eguna ere bada martxoaren 8a, eta horren harira,
Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuak ate irekietako jardunaldiak antolatu ditu astebururako. Aldundiak argitu duenez, “Gipuzkoan zehar hedatutako zerbitzua ezagutaraztea da helburua, ezaugarriak, baliabideak, suhiltzaileen etxeak, egitura eta funtzionamendua”.
Lehen aldia da lurraldeko suhiltzaileen zerbitzua herritarrei erakutsiko zaiela: “Suhiltzaileen eguneroko lana, eta suteak itzaltzeaz gain beste hainbat eginkizun dituztela ezagutzera eman nahi da, hala nola, salbamendua, erreskateak, gai arriskutsuei lotutako esku hartzeak, asistentzia teknikoak eta abar”. Halaber, parkeetako instalazioak, ibilgailu desberdinak, eta suhiltzaileek erabiltzen dituzten janzkerak eta baliabideak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Bidasoko egoitzara hilaren 12an eta 13an egingo dituzte bisitak, 10:00etan eta 12:00etan. Interesa dutenek suhiltzaileel zerbitzuko
helbide elektronikora idatzi behar dute, zein parkerako eta zein txandatan izena eman nahi duten zehaztuz; joan nahi duten pertsonen izen abizenak eta herria zehaztu behar dira mezuan, baita kontakturako telefono bat adierazi. “Helbide horren bitartez erantzuna emango zaie egindako bisita eskaera konfirmatuz edo, beteta egonez gero, beste txandaren bat proposatuz”, gaineratu dute aldunditik.
Suhiltzaileen eguneroko zereginak gertutik ezagutzeko aukera izango da asteburuan