Hamarnaka lagun atera dira kalera gaur iluntzean,
Irunen joan den larunbatean ustez izandako sexu erasoa gaitzestera. Hain zuzen, gertakaria izandako tokitik hurbil elkartu dira, Junkal plazatxoan, Nafarroa Hiribideko sarreratik joanda.
Emakumeen aurkako indarkeriarik ez lelodun pankartaren atzean hainbat herritar izan dira, eta pankartari eusten udal gobernuko ordezkarien artean, Jose Antonio Santano alkatea eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea. Horrez gain, udal taldeetako eta emakume talde nahiz talde feministetako ordezkariak ere ikusi ahal izan dira.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, joan den larunbatean 18 urteko gizon bat atxilotu zuten Irunen emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Irungo Udalak erasoa gaitzetsi du, baita bozeramaileen batzordeak ere, eta Emakumeen Batzordearekin batera elkarretaratzera deitu dute.
Larunbatean izandako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea. (Argazkia: Xabier Sagarzazu)