Lanen ondorengoak portuarrekin aztertu nahi ditu udalak
San Pedro kaleko obra aurki bukatuko da eta astelehenean bilera egingo dute.
Astelehenean, hilaren 7an, Portuko bizilagun, dendari eta ostalariekin bilduko da Hondarribiko Udala. “San Pedro kalearen 1-15eko proiektua bukatzear dago, eta obrako xehetasunak eskainiko ditu Udalak, baita trafikoari emango zaion irtenbidea ere”, aurreratu du udalak.
19:00etan egingo dute bilera, Arma Plaza kultur eta turismo gunean.