Barreterapia tailerrak antolatu ditu Hondarribiko Gazte Zerbitzuak apirilerako. Dagoeneko izena eman daiteke.
Barreterapia tailerrak antolatuko ditu Hondarribiko Gazte Zerbitzuak apirilerako eta dagoeneko izena emateko aukera dago. Apirilaren 8an, 15ean eta 22an egingo dituzte tailerrak, Saindua Udal Gaztelekuko ganbaran, eta 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Ostiral arratsaldetan egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara.
Saindua Udal Gaztelekua
Izena eman nahi duenak hiru modu ditu egiteko: 943 64 47 52 telefono zenbakira deitu, Jabier Ugarte kaleko iGazte bulegora joan, edo Gazte Zerbitzuaren posta elektronikora
idatzi.
Barrearen bitartez pertsonaren egoera fisiko nahiz psikologikoa hobetzean oinarritutako teknika multzoa da barreterapia. Taldeka landuz, pertsonatik pertsonara ematen den eragina baliatzen da, barre egitea gehiago kostatzen zaien pertsonengan fenomeno hau erraztuz.
Hori da apirilerako Sainduan egin duten plana, gazte izatea zein gogorra den ahaztu eta taldean barre batzuk botaz, zoriontsuago izaten saiatu.