Jose Maria Pou izango da Socrates igandean Itsas Etxean
Oso sarrera gutxi geratzen dira igandean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean taularatuko den
Sócrates. Juicio y muerte de un ciudadano antzezlana ikustera joateko. Udalak jakinarazi duenez, “Internet bidezko sarrerak amaitu dira eta bakarrik igandean ekitaldia hasi baina bi ordu aurretik geratzen direnak saldu ahal izango dira, 25 eurotan”.
Mario Gas eta Alberto Iglesias dramaturgoek idatziriko lana da, Gasek berak zuzendutakoa. Bi idazleak Max Sarirako izendatuak daude, antzezpen sortzaile onenaren atalean. Igandekoa, lehen aldiz izango da
Sócrates. Juicio y muerte de un ciudadano Gipuzkoan antzeztuko dena.
Obran, historiako pentsalari handienetakoa izan zenari egindako epaia eta haren ondoriozko heriotza kontatzen da. Jose Maria Pouk interpretatuko du Socrates, eta ondoan izango ditu, besteak beste, Carles Canut, Alberto Iglesias eta Amparo Pamplona.
Igandean izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera. Bi ordu lehenago irekiko dute leihatila eta, esan bezala, oso sarrera gutxi jarriko dituzte salgai.